2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAIN-ARRIASGOITI
Aurrekontuko 1 eta 2/2016 aldaketak. Behin betiko onespena
2016ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an, aurrekontuan aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aurrekontuko 1/2016 aldaketa: kreditu berezia.
Gastu goitituak:
6. kapitulua.–1.4121.69001 kontu-saila “Oihan lanak, 2016ko kanpaina”: -52.750,00 euro.
Finantzaketa:
Diru-sarrera goitituak:
7. kapitulua.–1.75060 kontu-saila “Oihan lanetarako diru-laguntzak”: -26.150,00 euro.
7. kapitulua.–1.78000 kontu-saila “Hitzarmena, itxiera, partikularra”: -4.500,00 euro.
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina:
8. kapitulua.–1.87000 kontu-saila: -22.100,00 euro.
Aurrekontuko 2/2016 aldaketa: kreditu gehikuntza.
Gastu goitituak:
6. kapitulua.–1.1510.6090002 kontu-saila “Leiungo errepidea konpontzeko lanak”: 19.500,00 euro.
Gastu beheitituak:
6. kapitulua.–1.1510.6090003 kontu-sailean “Kale baten zoladura Lerrutzen”: -7.000,00 euro.
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:
8. kapitulua.–1.87000 kontu-saila.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 12.500 euro.
Lizoainen, 2016ko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.
Iragarkiaren kodea: L1610290