181. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza

Legariako Udalak, 2016ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Legariako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza (2016ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 26koa).

Espedientea jendaurrean hogeita hamar egunez jarri ondoren inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikotzat hartu eta haren testu osoa argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

Legarian, 2016ko irailaren 6an.–Alkatea, José Javier Echeverría Martínez.

DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO ORDENANTZA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren xedea da pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten edozein erabilerari ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek betebehar edo neurri batzuk bete beharko dituzte. Horiek DBLOan arauturik daude, baita 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Legariako Udalak.

Fitxategi horiek datuen babesaren arloko legediari egokitu beharrak ekarri du ordenantza honen onespena.

Lehenengoa.–Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

1. Herritarraren karpeta.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalarekin tramiteak egitea webgunearen bidez. Harremana interesdunekin.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: karpetaren zerbitzuan erregistratzen diren interesdunek ematen dituzte datuak, inprimaki baten bidez. Datuak web inprimakien bitartez igortzen dira.

–Pertsona edo talde ukituak: web orriko erabiltzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ, helbidea.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

2. Katastroa.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: katastroa mantentzea: kontsultak egitea eta ziurtagiriak luzatzea. Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren diru-bilketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan eskriturak entregatzean, edo notariotzek, eskrituren zerrenden berri ematean.

–Pertsona edo talde ukituak: katastroko ondasunen titularrak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, sinadura.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa. Paperezko euskarrian.

–Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua) eta hainbat pertsona eta entitateri, 12/2006 Legearen 43 eta 44. artikuluan araututakoaren arabera.

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

3. Hilerria.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: hilerriaren kudeaketa: kontzesioak kontrolatzea eta hilerriaren zerbitzuak egiteko tasak kobratzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo bertze pertsona fisiko batzuek emanda. Biltzeko prozedura, eskabidearen bitartez.

–Pertsona edo talde ukituak: kontzesioen titularrak. Hilerriko zerbitzuen eskatzaileak: hilotzak lurperatzea, hobitik ateratzea eta beste hileta zerbitzu batzuk.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa eta IFZ.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

4. Zirkulazioa.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: ibilgailuen errolda mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren diru-bilketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak Trafiko Zuzendaritza Nagusitik etortzen dira, altak gestorien bitartez igortzen baititu, edo interesdunek berek ematen dituzte.

–Pertsona edo talde ukituak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

5. Herrilurrak.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: herrilurren aprobetxamenduak kudeatzea eta kobrantza egitea. Eskaerak eta esleipena.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, herrilurren eskabidea egitean idatziz.

–Pertsona edo talde ukituak: herrilurren aprobetxamenduaren esleipena jasotzen duten herritarrak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, sinadura.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Familia datuak.
  • Osasunari buruzko datuak (desgaitasun fisiko eta mentalaren ziurtagiria).
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian eta automatizatuta.

–Datuen komunikazioa: ez da aurreikusi horrelakorik.

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: handia.

6. Aurrekontuen kontabilitate publikoa.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: kontabilitate publikoa eta aurrekontuena eramatea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek edo haien ordezkariek emanda, kontabilitateko agiriak aurkeztuta.

–Pertsona edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian Udalarekin harremana duten hirugarrenak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernua (Toki Administrazioko Departamentua), Kontuen Ganbera (Nafarroako Toki Araubidea eguneratzen duen urriaren 29ko 11/2004 Legearen 12. artikulua), informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatzen dutenak (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 12. artikulua).

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

7. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: jarduera ekonomikoen gaineko zerga kudeatzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, JAZean alta egiteko eskaria egiten dutenean.

–Pertsona edo talde ukituak: udalerrian lanbide edo enpresa jarduerak dituzten pertsonak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, altaren edo bajaren data.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentua (Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra). Halaber, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala (Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialari buruzko azaroaren 19ko 17/1998 Foru Legearen 48. artikulua).

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

8. Lizentziak, baimenak, kontzesioak eta erabilerak

–Xede eta erabilera aurreikusiak: obra lizentziak, irekitzeko lizentziak edo jarduerarako lizentziak eta administrazioaren beste baimen eta kontzesio batzuk kudeatu eta kontrolatzea. Tasa kobratzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, dagokien eskabidean beren datuak erregistratuta.

–Pertsona edo talde ukituak: lizentzia, baimen eta kontzesioen eskatzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, sinadura.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Foru Komunitateko beste organo batzuk (Jarduera Sailkatuei buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legea).

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

9. Biztanleen errolda.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Ziurtagiriak. Estatistika publikoaren eginkizuna.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, udal bulegoetan, erroldatzea eskatzean.

–Pertsona edo talde ukituak: Legariako herritarrak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, egoitza-txartela, pasaportea, telefonoa, sinadura.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa, udal kudeaketaren aplikazioaren bidez eta paperean.

–Datuen komunikazioa: Estatistikako Institutu Nazionala, toki administrazioko beste organo batzuk, segurtasun indar eta kidegoak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 16.3 eta 17. artikuluak).

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

10. Langileak.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udaleko langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: intesdunek berek ematen dituzte lan-kontratua sinatzean eta lan-harremanerako behar den dokumentazioa ematean.

–Pertsona edo talde ukituak: Legariako Udalaren langileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzako Diruzaintza (Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra, 1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa, 9. artikulua; R/2004, ekainaren 11koa, Gizarte Segurantzaren Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorra), Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (Neurri Fiskal Administratibo eta Arlo Sozialekoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen 30.4 artikulua), Nafarroako Enplegu Zerbitzua (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena, 8.3 artikulua), langileen legezko ordezkaritza (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena, 8.4 artikulua), Lan ikuskaritza (Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea) kanpoko prebentzio zerbitzua.

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

11. Gainbalioak.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: hirilurren balio igoeraren gaineko zerga kudeatu eta kontrolatzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo notariotzek emanda.

–Pertsona edo talde ukituak: zerga hau ordaintzera behartuta daudenak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, zer gisa diharduen.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

12. Sarrera-irteeren erregistroa.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, edo administrazio publikoek edo beste entitate batzuek, bai entitatearen bulegoetan beretan, posta arruntaren bidez edo bestela igorrita.

–Pertsona edo talde ukituak: Udalarengana idatziz jotzen dutenak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak eta helbidea.
  • Bestelako datuak: data.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, udal kudeaketaren aplikazioa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

13. Interesen erregistroa.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalbatzako kideen ondareko ondasunak eta bateraezintasunerako izan daitezkeen arrazoiak deklaratzeko erregistroa eta haien jardueren erregistroa eratzea. Bidaia-sariak eta nahitaezko aseguruak ordaintzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek ematen dituzte, elkarrizketetan eta idazkari arduradunari egiaztagiriak ematean.

–Pertsona edo talde ukituak: Legariako Udaleko Udalbatzako kideak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, helbidea, NANa, sinadura.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Inguruabar sozialen datuak.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.
  • Lanaren gaineko datu zehatzak.
  • Merkataritza arloko datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: Paperezko euskarrian.

–Datuen komunikazioa: zuzeneko bidezko interesa dutela frogatzen duten guztiei, eta Lurzoruari buruzko maiatzaren 28ko 8/2007 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriaren eta etorkizuneko beste xedapen batzuen aplikazioaren ondorioz izan daitezkeen lagapenak. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, eta, nahitaezko aseguruak zein aseguru-etxerekin kontratatzen diren, horri jakinaraziko zaio.

–Organo arduraduna: Legariako Udaleko Idazkaritza.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udaleko Idazkaritza.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

14. Espedienteen kudeaketa:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalak tramitatzen dituen espedienteen kudeaketa, kontrola eta garapena: kontratazioak, deialdiak, esleipenak eta beste.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien ordezkariek, beste pertsona fisiko eta administrazio publiko batzuek emanda, datuak erregistratuz aurkezten diren dokumentuetan eta inprimakietan.

–Pertsona edo talde ukituak: nornahi, Udalarekiko haren eskaera edo jarduerak espediente bat abiaratzea ekartzen badu. Deialdietan eta kontratazioetan parte hartzen dutenek.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta arrunteko helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, IFZ, sinadura.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.
  • Enpleguaren gaineko datuak.
  • Merkataritza arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: kontratazio ataria.

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

15. Udal aterpetxea.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: udal aterpetxearen kudeaketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, beren datuak erregistratuz erreserba eskaeran.

–Pertsona edo talde ukituak: aterpetxeko erabiltzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta arrunteko helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, IFZ, sinadura.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: erregistro liburua segurtasun indarrei eta kidegoei lagako zaie (Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 25. artikulua).

–Organo arduraduna: Legariako Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Legariako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea aipatu fitxategiak sor daitezela, eta sortutakoak Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan inskriba daitezela.

Iragarkiaren kodea: L1610119