2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hitzarmena AC Itaroa SLrekin. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2016ko irailaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea AC Itaroa SLrekin sinatu beharreko kudeaketa hitzarmena, 2. poligonoko 1188. lurzatiari buruzkoa. (2016CONV0016 zenbakiko espedientea).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23., 24. eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Uharten, 2016ko irailaren 13an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1610316