181. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehakatua 2. poligonoko 1188. lurzatian. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2016ko irailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. poligonoko 1188. lurzatiari dagokion aldaketa xehakatua, AC Itaroa SLk sustatua, MODPUMPOR/2016/1 espedientean dagoen testuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Uharten, 2016ko irailaren 13an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1610315