2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren 2016ko irailaren 12ko ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Aritz Apesteguia Esparzaren esku utzi du heldu den 2016ko irailaren 24an Herriko Etxean ezkontza zibila egiteko eskudantziaren erabilpena.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ziraukin, 2016ko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Victoriano Goldáraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1610321