181. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Herrilurretako tasak, prezio publikoak eta kanonak, 2016ko bigarren seihilekoari dagozkionak

Honen bidez jakinarazten zaie interesdun guztiei 2016ko bigarren seihilekoari dagozkion hilerriko zerbitzuen, lurzoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamenduen, eta herrilurretako aprobetxamenduen prezio publikoak kobratuko direla.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, 2016ko urriaren 10etik 2016ko azaroaren 10era, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak borondatez ordaintzeko epearen azken egunean, 2016ko azaroaren 10ean, kobratuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Caparrosoko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2016ko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1610287