179. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

3/2016 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Aranguren ibarreko Udalak, 2016ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontuko 3. aldaketa.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2016ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an; jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, ondotik jasotzen den gisara:

3. aldaketa 2016ko aurrekontuan.

Kreditu gehikuntza:

1.1533.6090007 “Osasuna kirol hiriaren sektorea”: 125.000,00 euro.

1.1533.6090008 “Mutiloartea sektorea”: 250.000,00 euro.

1.1533.6090016 “Mugartea sektorea”: 30.000,00 euro.

Finantzaketa: finantz. atxikia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina: 405.000,00 euro.

1.3370 6220000 “Hobekuntzak erretiratuen elkartean”: 120.000,00 euro.

Finantzaketa: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 120.000,00 euro.

Mutiloan, 2016ko abuztuaren 31n.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1610121