2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
2016ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu-gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 19/2016 eta 25/2016 espedienteak.
Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2016ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontuan kreditu-gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 19/2016 eta 25/2016 espedienteak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2016ko abuztuaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.
Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.
19/2016 ZENBAKIKO ESPEDIENTEA
Kreditu gehikuntza
KONTU-SAILA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euro) |
1 33702 1310001 | Gazteriako aldi baterako langileen ordainsaria | 7.940,54 |
1 33702 1600002 | Gazteriako aldi baterako langileen Gizarte Segurantza | 2.778,43 |
GUZTIRA | 10.718,97 |
Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:
KONTU-SAILA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euro) |
1 12311 4630001 | Oinarrizko Gizarte Zerb. Mankomunitatearendako ekarpena | 10.718,97 |
GUZTIRA | 10.718,97 |
25/2016 ZENBAKIKO ESPEDIENTEA
Kreditu gehikuntza
KONTU-SAILA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euro) |
1 33801 2262001 | Jaietako jarduerak | 15.000,00 |
GUZTIRA | 15.000,00 |
Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:
KONTU-SAILA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euro) |
1 2314 4100001 | Zahar Etxearen Patronatuarendako ekarpena | 15.000,00 |
GUZTIRA | 15.000,00 |
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Altsasun, 2016ko irailaren 5ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1610112