179. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 81/2016 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 81/2016 prozesuan autoa eta betearazpena abiarazteko dekretua eman dira, eta interesdunek haien kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Amadeus Luna Chiespu SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikuspen-errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko irailaren 5ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosa María Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1610159