179. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 47/2016 prozedura

Iruñean, 2016ko irailaren 1ean.

Raquel M.ª Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan guraso-ahalaren gaineko 47/2016 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan epaia eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Federico Zucchini jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen. Honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko irailaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1610164