179. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2016ko irailaren 6an egin osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 2/2016 aldaketa, gizarte enpleguko ordainsaria, gizarte segurantza, gizarte enplegua eta argiteria publikoaren argindarra ordaintzeko.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2016ko aurrekontuan egin 2. aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Untzuen, 2016ko irailaren 7an.–Alkate udalburua, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1610185