179. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Ezkontza zibila egiteko eskumenak bertze baten esku uztea

Sartagudako Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 2/2016 espedientea eta, hura 2016ko urriaren 1ean Herriko Etxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Paolo Albanese Weissek, ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren 2016ko irailaren 5eko ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/92 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.

1.–Udal honetako zinegotzi Carlos Ena Martínezen esku uztea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmenak; eskuordetzak ebazpena sinatzen denetik aitzina izanen du eragina.

2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.

Sartagudan, 2016ko irailaren 7an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1610163