179. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Aurrekontuko 9/2016 aldaketa. Hasierako onespena

San Adriango Udaleko alkate udalburuak, 2016ko irailaren 2ko 110/2016 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 9/2016 aldaketa 2016ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

San Adrianen, 2016ko irailaren 2an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1610168