2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
8/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa horren hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 18an, argitaratu zen eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aldaketaren xehetasuna:
Lehenbiziko.–Aurrekontuko 8/2016 aldaketa onestea. San Adriango Udalaren 2016ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan, lotura juridikoaren aldetik maila desberdinetakoak baina gastuen arlo berekoak izanik, 8/2016 aldaketa tramitatzea arrazoitzen da, txosten honen xedea baita:
Finantzabidea behar duen kontu-saila:
4590 2120000 | Udal baskularen mantentze lanak | 1.000,00 euro |
GUZTIRA | 1.000,00 euro |
–Kreditua galtzen duen kontu-saila:
4311 2260900 | Turismoa bultzatzea | 1.000,00 euro |
GUZTIRA | 1.000,00 euro |
Bigarrena.–Kontu-hartzailetzak zer esanik ez badu, aurrekontuko aldaketa honek onesten den puntutik izanen du indarra.
San Adrianen, 2016ko irailaren 6an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1610167