2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
6/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa horren hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 18an, argitaratu zen eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aldaketaren xehetasuna:
Lehena.–Hasiera batean onestea aurrekontuko honako aldaketa hau:
Aurrekontuko 6/2016 aldaketa, San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoaren 2016ko gastuen aurrekontuan deuseztapen bidezko bajak egiteko.
Deuseztapen bidezko baja, San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoaren 2016ko gastuen aurrekontukoa, hauxe da:
2016ko gastuen aurrekontuan sartu da 3261 8900000 kontu-saila: 2016ko ekitaldiko defizitak, diruzaintzako gerakina dela eta; aurrekontuaren ondoko kontu-sailaren gastua murriztuko da:
Aurrekontuko 3261 1310000 aplikazioa: “Irakasle diren aldi baterako lan-kontratudunen ordainsaria”, 2.779,13 euro egiten baitu.
Bigarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren hasierako onespena igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta udal honen iragarki oholean paratzea, hamabost egun balioduneko eperako, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena.–Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
Laugarrena.–Adierazitako aurrekontu aldaketaren behin betiko onespenaren iragarkia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Bosgarrena.–Igor bedi erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.
San Adrianen, 2016ko irailaren 6an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1610165