179. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hildakoen Monumentuko hilerriaren itxierari buruzko espedientea abiaraztea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen bi mila eta hamaseiko irailaren batean:

RAL 01-SEP-16 (1/GT).

«Ikusirik, Alkatetza honek 2016ko abuztuaren 22an egin zuen txosten juridikoaren eskaeran adierazten den bezala, Iruñeko Udalak bidezko jotzen duela Udalaren jabetzakoa den Hildakoen Monumentuko hilerriaren itxiera, eta ikusirik, baita ere, Iruñeko Udaleko zerbitzu juridikoen buruak 2016ko abuztuaren 24an emandako txostena eta Sociedad de Estudios Iturralde Azterlanerako Elkartearen txostena, honako hau

EBATZI DUT:

1.–Hildakoen Monumentuan den hilerria –Iruñeko Udalaren jabetzakoa– ixteko espedienteari hasiera ematea.

2.–Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari baimena eskatzea, espediente honetan jasota dagoenarekin bat, aipatu hilerri hori ixteko.

3.–Behin Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren baimena eskuratuta, espedientea jendaurrean jartzea, Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietan bi hilabetez argitaratuta, iragarki hau noiz argitaratu eta hortik aitzina kontatuta, non jakitera ematen baita ezen Hildakoen Monumentuko hilerrian diren gorpuzkiak lekuz aldatzeko lanak hasiera batean aurreikusitakoaren arabera 2016ko azaroaren 16an hasiko direla, eta gorpuzkiak Iruñeko Udaleko hilerrira eramanen dituztela, bertan erretzera, baldin eta hilobitik ateratzekoak diren pertsonen familiakoek –behin familiakoak direla egiaztatuta– gorpuzki horiek erreklamatzen ez badituzte.

4.–15 eguneko epea ematea, behin Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina kontatuta, interesa duten pertsonek bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, hala hilerria ixtearen nola gorpuzkiei buruz hartutako erabakiaren gainean.»

Iruñean, 2016ko irailaren 7an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1610304