179. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

11. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an, 2016ko aurrekontuan 11. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

11/2016 ZENBAKIKO ALDAKETA

Kreditu berezia

2419 13100.–Langabe gazteen kontrataziorako ordainsaria: 32.719,80 euro.

2419-16000-13101.–Langabe gazteen G.S.: 12.381,00 euro.

Guztira: 45.100,80 euro.

Finantzaketa

4505000.–NG: langabe gazteen kontrataziorako diru-laguntza: 13.000,00 euro

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 32.100,80 euro.

Guztira: 45.100,80 euro

Orkoienen, 2016ko irailaren 6an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1610128