2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
9. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an, 2016ko aurrekontuan 9. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
9/2016 ZENBAKIKO ALDAKETA
Diru-sarrera bidezko kreditua
2318 4800002.–Larrialdi sozialeko laguntzak: 21.409,00 euro.
Finantzaketa
4500201.–NG: Larrialdi sozialeko laguntzetarako diru-laguntza: 21.409,00 euro.
Orkoienen, 2016ko irailaren 6an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1610125