179. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19an, aurrekontuan 2/2016 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, beraz, aurrekontuko aldaketaren behin betiko onespena argitara ematen da. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Gastuen egoera:

–Kreditu gehikuntza: 115336090002 kontu-saila, “Foruen plaza oinezkoentzako eremu bihurtzea” izenekoa. Zenbatekoa: 55.000 euro.

Espedientearen finantzaketa:

–Diruzaintzako gerakina. 1 87010 kontu-saila. Zenbatekoa: 55.000 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murchanten, 2016ko irailaren 8an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1610160