2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MORENTIN
Xehetasun azterlana 1. poligonoko 112. lurzatian.
Behin betiko onespena
Morentingo Udalak, 2016ko irailaren 5ean egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Morentingo 1. poligonoko 112. lurzatiaren xehetasun azterlana, Rubén Ancin Azconak sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Morentinen, 2016ko irailaren 7an.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarin López.
Iragarkiaren kodea: L1610149