2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
5/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
5/2016 ALDAKETA AURREKONTUAN
Kreditu berezia
Gastu goitituak:
4. kapitulua: 1.3200.47900 kontu-saila. “Haurtzaindeko gastuetarako diru-laguntza”: 2.500 euro.
Finantzaketa
Diru-sarrera goitituak:
5. kapitulua: 1.55000 kontu-saila. “Haurtzaindeko lokala ematea”: 2.500,00 euro.
Elon, 2016ko irailaren 7an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.
Iragarkiaren kodea: L1610177