2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAIN-ARRIASGOITI
Aldaketa, Herrilurren udal ordenantzan (54. artikulua sartzea). Hasierako onespena
Lizoain-Arriasgoitiko Udalak, 2016ko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Herrilurrak arautzen dituen udal ordenantzan aldaketa egiteko proposamena, egur loteei buruzko 54. artikulu berri bat sartzeari dagokionez, eta artikuluak berriz zenbakitzeari dagokionez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi zen ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Lizoainen, 2016ko irailaren 5ean.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.
Iragarkiaren kodea: L1610148