179. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera sailkatuak. Baimena

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den jardueraren espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Calderería Fernández Larrea, S.L. Jarduera: Jarduerarako lizentziaren proiektua: galdaragintzako nabe bat ezartzea. Espedientearen zenbakia: LICACTCL4C/2016/2.

Uharten, 2016ko irailaren 7an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1610142