2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa 2015etik 2016ra luzatutako aurrekontu orokorrean.
Behin betiko onespena
2015etik 2016ra luzatutako aurrekontuko 7/2016 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2016ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia:
1533 62300 Makina teleskopikoa erostea: 90.750,00 euro.
Honela finantzatuta:
61900 Makina teleskopikoa saltzea: 24.805,00 euro.
87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 65.945,00 euro.
Cascanten, 2016ko irailaren 7an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1610141