179. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa 2015etik 2016ra luzatutako aurrekontu orokorrean.
Behin betiko onespena

2015etik 2016ra luzatutako aurrekontuko 6/2016 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2016ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

3231 62300 Haur Eskolako klimatizazio sistema berria: 67.821,93 euro.

Honela finantzatuta:

87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 67.821,93 euro.

Cascanten, 2016ko irailaren 7an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1610140