179. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Ezkontza zibilak egiteko eskuordetzeak

Ikusirik Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko instrukzioa, ezkontza zibilak egiteko alkateek eman dezaketen baimenari buruz, eta kontuan hartuta Toki Entitateen Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 43 eta 44. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan xedatutakoa,

EBATZI DUT:

Lehena.–Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea Carcarko Udaletxean ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, interesdun guztiek jakin dezaten.

Carcarren, 2016ko irailaren 6an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1610134