2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Laburpena, 2016an arte eta kultura jarduerak egiteko diru-laguntzen deialdiarena
Deialdiaren laburpena ematen da argitara, haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta baitaiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 316549.
Burlatako Udaleko Kultur eta Jaietako Patronatuaren Batzordeak, 2016ko ekainaren 20an eginiko bilkura berezian, erabaki zuen onestea Burlatako kultur entitateendako laguntzen deialdi publikoa, 2016an arte eta kultur jarduerak egiteko.
Onuradunak eta helburua:
Laguntzen xedea da diruz laguntzea dantzarekin, musikarekin, antzerkiarekin, arte plastikoekin, bestekin eta ospakizun tradizionalekin lotura duten kultur jarduerak, baita Burlatako udalerrian egiten diren kultur edo arte gisako antzeko jarduerak ere.
Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 316549) eta Udalaren web orrian (www.burlada.es).
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa:
Emandako diru-laguntzen gehieneko zenbatekoa jardueraren aurrekontuaren zatia izanen da beti eta ez du kostuen %75a gaindituko. Jarduera bati emandako diru-laguntza publikoen edo ekarpen pribatuen zenbatekoa ez da aurrekontu onetsiaren %100 baino gehiago izanen; bertzelakoetan, deialdi honen bitartez ematen den diru-laguntza murriztuko da, aurrekontu horretara doitzeko behar den zenbatekoaren arabera.
Diru-laguntzak emateko baldintza izanen da indarra duen udal aurrekontu arruntean kreditu erabilgarria izatea.
Eskabideak aurkezteko epea: eskaerak 2016ko urriaren 28a arte, ostirala, aurkezten ahalko dira.
Burlatan, 2016ko irailaren 8an.–Kultura Patronatuko burua, Joana Eguillor Francoy.
Iragarkiaren kodea: L1610219