179. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Aldaketak 2016ko udal aurrekontuan.
Hasierako onespena 9/2016 eta 12/2016

Berriobeitiko Udalak, 2016ko irailaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 9/2016 eta 12/2016 aldaketak 2016ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Berriobeitin, 2016ko irailaren 7an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1610147