178. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, deialdi publikoarena; horren bidez emanen zaizkie diru-laguntzak garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten garapenerako gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei (2016ko aurrekontua)

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (kodea): 316414.

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea garapen bidean diren herrialdeetan lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei, instituzioei, fundazioei edota elkarteei diru-laguntzak emateko deialdi publikoa (2016ko aurrekontua).

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek eta horien proiektuek, baldin eta deialdi honi erantsitako oinarrietako baldintzak betetzen badituzte, eta baldin eta haiekin jardunean aritu behar duten herrialdeak ageri badira ELGAren Garapenerako Laguntzarako Batzordearen herrialde onuradunen zerrendan.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Oinarri hauen xedea da arautzea Ontza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen baitan, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu diru-laguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio edota elkarteei, lankidetzako, elkartasuneko eta interes sozialeko proiektu eta jarduerak gauza ditzaten garapen bidean diren herrialdeetako herritarren oinarrizko beharrizanak asetzeko; berdin herrialdean bertan proiektuak gauzatuz, edo herrialde horietako pertsonekin gure komunitatean jarduerak eginez, hala pasadizoan diren pertsonekin nola pertsona lekualdatuekin.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://ayuntamientoolza.com.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 5.500,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Proiektuak aurkezteko, egutegiko 20 eguneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza Zendean, 2016ko irailaren 1ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1610115