178. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, deialdi publikoarena; horren bidez diru-laguntzak emango zaizkie lankidetzako, elkartasuneko eta intereseko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten gobernuz kanpoko erakunde, instituzio, fundazio eta elkarteei (2016ko aurrekontua)

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (kodea): 316420.

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko irailaren 1ean egin bilkuran, onetsi zuen lankidetzako, elkartasuneko eta intereseko proiektuak eta jarduerak egiten dituzten gobernuz kanpoko erakundeei, instituzioei, fundazioei eta elkarteei diru-laguntzak emateko deialdi publikoa (2016ko aurrekontua).

Lehena.–Onuradunak.

Diru-laguntzak eskatzen ahal izanen dituzte deialdiaren 3. puntuan adierazitako baldintzak betetzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeek, instituzioek, fundazioek edota elkarteek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Oinarri hauen xedea da arautzea Oltza Zendeako Udalak, deialdi publikoaren bidez eta bere aurrekontuaren mugen baitan, emanen dituen laguntzen izapideak eta baldintzak. Aipatu diru-laguntzak emanen zaizkie irabazi asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko elkarte, fundazio edota erakundeetatik Nafarroan genero berdintasunarekin, osasunarekin, elkartasunarekin eta interes sozialarekin lotutako proiektuak egiten dituzten horiei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://ayuntamientoolza.com.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 6.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Proiektuak aurkezteko, egutegiko 20 eguneko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza Zendean, 2016ko irailaren 1ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1610114