178. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Jarduera sailkatua

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den jarduerarako lizentziari buruzko espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak edo oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Javier Ruiz Ruiz eta Natalia Cubero Gómara. IFZ: 16022277V eta 16020909Y. Helbidea: Logroño kalea, 25, 31520 Cascante. Jarduera: eraikuntza eta eraispenetako hondakinak tratatzeko R-12 zentroa. Tokia: 5. poligonoko 1916. lurzatia, Cascanten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2016ko irailaren 5ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1610103