178. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Prozedura. 1201/2016 judizioa, delitu arin baten gainekoa

Justizia Administrazioaren letradua, Elena Recio Sánchez.

Aditzera ematen du: delitu arin bat dela-eta epaitegi honetan bideratu den 1201/2016 judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da Luis Javier Goñi Roldáni zitazioa egitea 2016ko irailaren 15eko 10:20an ager dadin 302. judizio-aretoan (3. solairua), aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan alderdi gisa parte hartzeko.

Ohartarazten zaio agertzen ez bada eta ez agertzeko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen duela.

Eta jasota gera dadin eta Luis Javier Goñi Roldáni zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egiten eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko irailaren 9an.–Justizia Administrazioaren letradua, Elena Recio Sánchez.

Iragarkiaren kodea: J1610241