178. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Zerga-tasak, 2017. urterako

Zuñigako Udalak, 2016ko irailaren 2an egin osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

“4.–2017rako zerga-tasak.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek ezartzea 2017rako:

a) Hirilurreko nahiz landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko zerga-tasa %0,133 izanen da.

b) Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

c) Eraikuntza, obra eta zerbitzuen gaineko zerga (EIOZ):

–%4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo lehen etxebizitza zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.

–%3, obra gauzatzeko zergaren gainean, obra berrietarako edo lehen etxebizitza zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra badira.

–%5, industria eta nekazaritza jarduerak ezartzeko obren gainean.

d) Hirilurren balioaren gaineko zergari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 178. artikuluetan ezarritako gutxieneko tasak aplikatuko dira.

e) Zirkulazioaren gaineko zergaren tarifak aplikatzea.

f) Tasak:

–Udal agertokiaren lagapena: 100 euro.

–Udal agertokiaren lagapenaren fidantza: 200 euro.

–Bide berdean ibiltzeko txartelak ematea: 5 euro/txarteleko.

–Ureztatzeko ura: 0,05 euro/metro kubikoa.

Bigarrena.–Tasa eta prezio publikoei dagokienez, aplikatzekoak izanen dira 2017rako aurreikusiak.

Hirugarrena.–Erabaki honetan finkatu diren zerga eta tasak aplikatuko dira 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari ofizialean, Zuñigako Udalaren iragarki oholean eta web orrian.”

Zuñigan, 2016ko irailaren 5ean.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1610079