178. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Baratzeetako paisaia babestua arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2016ko irailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen baratzeetako paisaia babestua arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zuñigan, 2016ko irailaren 5ean.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1610078