176. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

280E/2016 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Ingurumen Kalitatearen eta Aldaketa Klimatikoaren zuzendariak emana, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 10eko 249E/2016 Ebazpena aldatzen duena, hartan egindako akatsa ebazpen honen eranskinean jasotzen den zuzenketaren arabera zuzentzeko asmoz. Aldatzen den ebazpen haren bidez Ingurumen baimen integratua aldatu zitzaion Lizarrako udalerrian dagoen instalazio bati, zeinaren titularra Agrupación Alcoholera de Bodegas Cooperativas Agralco SL baita.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 16ko 01503/2009 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumen Kalitatearen eta Aldaketa Klimatikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 5eko 357E/2015 Ebazpenaren bidez eguneratu zena.

Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 10eko 249E/2016 Ebazpenaren bidez, instalazio horren ingurumen baimen integratua aldatu zen.

Akats bat atzeman da, ez baitira ebazpen horretan sartu eranskinak (“I. eranskina - Ingurumen baimen integratuaren eranskinetako aldaketak” eta “II. eranskina - Neurketak aldaketa martxan jarri ondoren”), eta, hortaz, beharrezkoa da hura zuzentzea eranskin horiek sartuz.

Eranskin horiek ebazpen proposamenaren parte dira, zein instalazioaren titularrari entzutea emateko tramitean egon baita 10 eguneko epean, eta ez die alegaziorik edo eragozpenik egin haietako baldintzei.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuaren) 105. eta 106. artikuluek ezartzen dute Administrazioak bere egintzak alda ditzakeela, aldaketa antolamendu juridikoaren kontrakoa ez bada.

Adierazitakoarekin bat, eta zerbitzuetako zuzendariei eskumenak eskuordetzeko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak irailaren 22an emandako 63/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 10eko 249E/2016 Ebazpena aldatzea, hartan egindako akatsa ebazpen honen eranskinean jasotzen diren zuzenketen arabera zuzentzeko asmoz. Aldatzen den ebazpen haren bidez Ingurumen baimen integratua aldatu zitzaion Lizarrako udalerrian dagoen instalazio bati, zeinaren titularra Agrupación Alcoholera de Bodegas Cooperativas Agralco baita.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira

Laugarrena.–Ebazpen hau Agrupación Alcoholera de Bodegas y Cooperativas Agralcori eta Lizarrako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 29an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/

Iragarkiaren kodea: F1609907