176. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

397/2016 EBAZPENA, ekainaren 27koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, diru-laguntzetarako deialdia ebazten duena Nafarroako Gobernuarekin babes zibilaren arloan lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatu duten babes zibileko boluntarioen elkarteentzat, haien funtzionamenduan laguntzeko.

Barneko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 342/2016 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzetarako deialdia onetsi zen Nafarroako Gobernuarekin babes zibilaren arloan lankidetzarako esparru-hitzarmena sinatua duten babes zibileko boluntarioen elkarteentzat, haien funtzionamenduan laguntzeko. Deialdi hori 2016ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18an.

Elkarte hauek aurkeztu dira deialdian: Nafarroako Psikologoen Elkargo Ofiziala (Hondamendietan esku hartzen duen taldea), “EBYS Navarra” Elkartea, Nafarroako Espeleologia Federazioa (haitzuloetako sorospen taldea), Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea eta Nafarroako Erreskate-zakurren Taldea. Horiek guztiek izenpetua eta indarrean dute lankidetzarako esparru-hitzarmena, nahiz egun desberdinetan sinatu, deialdiaren 3. oinarriak eskatzen duen moduan. Orobat, guztiek aitortzen dute estatutuetan edo helburuetan zer jarduera aukeratzen duten edo zeinetan ariko diren Nafarroako eremu geografikoan. Halaber, deialdian eskatzen zaien dokumentazioa aurkeztu dute eta hartan aipatzen diren beharkizunak betetzen dituzte.

Batzorde Teknikoak eskaerak aztertu ondoren, hauxe da gastu arruntetarako eta inbertsiorako eman zaizkien zenbatekoen laburpena, elkartez elkarte:

ELKARTEA

GASTU
ARRUNTETARAKO
(ASEGURUAK)

BESTE GASTU ARRUNT
BATZUETARAKO

GASTU
ARRUNTAK, GUZTIRA

INBERTSIORAKO

DIRU-LAGUNTZA,
GUZTIRA

Psikologoen Elkargoa

1.069,47

2.930,53

4.000,00

350,00

4.350,00

EBYS

2.010,00

1.990,00

4.000,00

1.800,00

5.800,00

Haitzuloetako sorospena

1.000,00

5.000,00

6.000,00

0,00

6.000,00

Mendi Federazioa

0,00

4.000,00

4.000,00

649,10

4.649,10

Erreskate-zakurren Taldea

4.550,00

17.450,00

22.000,00

1.600,00

23.600,00

GUZTIRA

8.629,47

31.370,53

40.000,00

4.399,10

44.399,10

Oro har, eman ez diren zenbatekoak gastu arrunten zati bati dagozkio (aseguruak kenduta); izan ere, gastu arrunten kontu-sailean gelditzen den zenbatekoaren arabera dute laguntza, talde bakoitzak aurkeztutako eskaeren proportzioan. Bereziki, eta deialdiaren 5. oinarriarekin bat, ez zaio eman EBYS Navarra Elkartearen eskaerari zakurrak zaintzeko laguntzarik (albaitarien arreta, zakurren mantenua, berariazko materialak eta entrenamendu pista), ez delako elkartearen eraketa aktan eta estatutuetan agertzen zakur espezialistak erabiltzen dituztenik bilaketa eta erreskateetan, halako modu jakin batean; hortaz, deialdiaren 2. oinarriko 3. berariazko taldeari, hots, “Bilaketarako eta ingurumenaren babeserako taldeak” izenekoari, atxikitzen dira.

Horrenbestez, espedienteko txostenak ikusirik, eta Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuaren aldeko txostena badelarik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 44.399,10 euro ematea laguntza eskatu duten babes zibileko boluntarioen elkarteei, honela banatuta:

Nafarroako Psikologoen Elkargo Ofiziala (hondamendietan esku hartzeko taldea) (IFK: Q3173921B).

4.000,00 euro, gastu arrunt hauetarako:

–Elkarteko kideen eta ibilgailuen istripu aseguruak: 1.069,47 euro.

–Beste gastu arrunt batzuk: 2.930,53 euro.

–350,00 euro, inbertsio hauetarako:

–Ikuspen handiko 30 txaleko serigrafiatu erostea: 350 euro.

“EBYS Navarra” elkartea (IFK: G71082325).

4.000,00 euro, gastu arrunt hauetarako:

–Elkarteko kideen eta ibilgailuen istripu aseguruak 2.010,00 euro.

–Beste gastu arrunt batzuk 1.990,00 euro.

1.800,00 euro, inbertsio hauetarako:

–Altzariak (mahaiak, aulkiak eta arbela) naberako: 800 euro.

–Argi sorgailua eta fokuak erostea: 1.000 euro.

Nafarroako Espeleologia Federazioa (haitzuloetako sorospen taldea) (IFK: Q3118658H).

6.000,00 euro, gastu arrunt hauetarako:

–Elkarteko kideen eta ibilgailuen istripu aseguruak: 1.000,00 euro.

–Beste gastu arrunt batzuk: 5.000,00 euro.

Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundea (IFK: Q3116650G).

4.000,00 euro, gastu arrunt hauetarako:

–Gastu arruntak: 4.000,00 euro.

649,10 euro, inbertsio hauetarako:

–Eskaladako materiala (2 jaiskailu gri-gri, Peltz markakoak) erostea: 129,80 euro.

–4 blokeagailu “Ascension”, Peltz markakoak, erostea: 231,80 euro.

–2 soka erdiestatiko, 10,5 mm x 70 m, erostea: 287,50 euro.

Nafarroako Erreskate-zakurren Taldea (IFK: G31562689).

22.000,00 euro, gastu arrunt hauetarako:

–Elkarteko kideen eta ibilgailuen istripu aseguruak, elkartearen erantzukizun zibileko asegurua eta zakurren aseguru istripua: 4.550,00 euro.

–Beste gastu arrunt batzuk 17.450,00 euro.

1.600,00 euro, inbertsio hauetarako:

–Zakurrentzako 4 lepoko, GPS lokalizagailua dutenak, erostea: 1.200 euro.

–Zakur-lepokoen GPS seinale hargailu bat erostea: 400 euro.

2. Baimena ematea gastu hori Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorren kontu-sail hauen kargura finantzatzeko: 054001 02500 4819 134100, “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzak (gastu korronteak)” eta 054001 02500 7819 134100, “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzak (inbertsioak)”.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Boluntarioen Arlora, Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Unitatera, kontu-hartzaile delegatuari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ohartarazten zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 26an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

Iragarkiaren kodea: F1609981