176. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 50/2016 prozedura

Iruñean, 2016ko irailaren 1ean.

Raquel María Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 50/2016 prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunak haren kopia eskura du bulego judizial honetan.

Eta Luis Javier Goñi Roldan jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2016ko irailaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel María Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1610020