176. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1107/2015 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Amaitutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Banco Popular Españolek eskaturik bideratu dena Katy Yuliza Herrera Camachoren aurka, 6.237,53 euro erreklamatzeko, gehi itundutako interesak.

Alderdi demandatzaileari igortzea, demanda betearazlea egin dezan, bidezko bada; jakinarazten zaio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea beharko duela baldin eta abiarazitako betearazpenaren diru kopurua 2.000 eurotik gorakoa bada (PZLaren 539.1 artikulua).

Eta Katy Yuliza Herrera Camachori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko uztailaren 29an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1610039