176. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-OC-317

Josefina Iriberri Bengoecheak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak: Eskatzailea: Josefina Iriberri Bengoechea.

Xedea: Zuhaitzak moztea ur jabari publikoko 0,008 hektareatan (0,003 hektarea ur jabari publikoan).

Ibilgua: Errotako erretena.

Alderdia: Errotainberria. Poligonoa: 2. Lurzatia: 112.

Udalerria: Urdiain (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatuak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko abuztuaren 11n.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1610065