176. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalak, 2016ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa 2016ko aurrekontuan, abeltzaintzarako eremuak hobetzeko.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2016ko aurrekontuan egin 2. aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Orisoainen, 2016ko irailaren 5ean.–Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1610094