176. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea

Abaigarko Udaleko alkateak 12/2016 Ebazpena eman zuen irailaren 6an; hona hemen haren testua:

“José Luis Gomez Sarasua, Abaigarko Udaleko alkateak,

Kontuan hartuz, arrazoi pertsonalak direla medio, herritik kanpo izanen naizela 2016ko irailaren 26tik 2016ko urriaren 15era, biak barne.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)’.

Kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduak.

Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikatzekoa aipatutako legearen 47.2 artikuluaren bidez) Alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–José Andrés Contreras Pérez lehen alkateordearen eskuetan uztea Alkatetzaren egitekoak 2016ko irailaren 26tik 2016ko urriaren 15era, biak barne, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Abaigarko Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Abaigarren, 2016ko irailaren 6an.–Alkatea, José Luis Gómez Sarasua.

Iragarkiaren kodea: L1610127