175. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

18/2016 EBAZPENA, irailaren 2koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Atezko balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 15/2016 Ebazpenaren bidez, Atezko balorazio txostena berrikusteko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zen.

2016ko irailaren 2an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Atezko balorazio txostena onestea, Batzorde Mistoak 2016ko irailaren 2ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Atezko Udalari igortzea, eta interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2016ko irailaren 2an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria; titularraren ordez, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailearen irailaren 30eko 775/2011 Ebazpenaren arabera, Zerga Kudeaketa Zerbitzuko zuzendaria, Oscar Martínez de Bujanda Estenoz.

Iragarkiaren kodea: F1610058