1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
43/2016 FORU AGINDUA, abuztuaren 25ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Vaughan Radio SLri autonomia-erkidegoaren eremuan emandako lurreko telebista digitalaren lizentzia iraungitzen duena.
Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren abuztuaren 28ko 49/2013 Foru Aginduaren bidez, lizentzia eman zitzaion Vaughan Radio SLri Nafarroako autonomia-erkidegoak duen LTD multiplexeko lau kanaletako batean (26. kanala) emititzeko.
Estatuko Administrazio Orokorrak onetsi duen azken plangintza teknikoaren arabera (805/2014 Errege Dekretua, irailaren 19koa, Lurreko Telebista Digitalaren Estatuko Plan Teknikoa onetsi eta zenbait alderdi arautzen dituena dibidendu digitala askatzeko), hark baitu eskumena arlo honetan, gaur egun 26. kanalari esleitua dago Nafarroako autonomia-erkidegoak duen LTD multiplexa.
2016ko abuztuaren 4an, aipatu enpresak idazki bat erregistratu du Nafarroako Gobernuan eta, hartan, uko egiten dio lizentziari 2016ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin.
Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 30. artikuluak lehen idatz-zatian jasotzen du titularrak lizentziari uko egitea arrazoi bat dela hura iraungitzeko.
Ikusita Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren txostena, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Vaughan Radio SLk Nafarroako autonomia-erkidegoaren eremuan duen lurreko telebista digitalaren lizentziari egindako ukoa onartzea.
2. Autonomia-erkidegoaren telebista multiplexeko lau kanaletako bat (26. kanala) ustiatzeko Vaughan Radio SLri emandako lizentzia iraungitzat ematea, 2016ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Behar diren ondorioak izan ditzan, foru agindu hau honako hauei igortzea: Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Cellnex Telecom eta Nasertic SA enpresei (Nafarroari esleitutako LTD multiplexen operadoreak), Editora Independiente de Medios de Navarra SA eta Abian Komunikazioa SL enpresei (Nafarroak duen LTD multiplexeko beste hiru lizentzien titularrak), Nafarroako Telekomunikazioen Ikuskapenerako Probintziako Burutzari eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko Telekomunikazioen eta Ikus-entzunezkoen Sektorearen Zuzendaritzari.
5. Foru agindu hau Vaughan Radio SLri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jartzen ahalko dela hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2016ko abuztuaren 25ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F1609977