2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra
Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak (hirigintzako azpibatzordea) 1996ko uztailaren 4an hartutako erabakiaren bitartez behin betiko onetsi zen Atarrabiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko proiektua.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak irailaren 9an emandako 971/1996 Ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zen Atarrabiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, eta 1996ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ean.
Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoarekin bat, argitara ematen dira aipatu planeko ordenantzak eta hirigintza arauak, jende guztiak horien berri izan dezan.
Atarrabian, 2016ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
ERANSKINA
Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren ordenantzak eta hirigintza arauak (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1609747