175. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 10eko 328/2016 Ebazpenarena; ebazpen horren bidez, 2016-2017 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean Curriculum Egokituko Programak emateko baimena duten ikastetxe itunduetan eta entitateetan egoera sozioekonomiko ahulean dauden ikasleei diru-baliabideak esleitzeko deialdi publikoaren oinarriak onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index) BDNS (Identifikazioa): 316235.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Nafarroako Foru Komunitatean Curriculum Egokituko Programak emateko baimena duten ikastetxe itunduetako eta entitateetako ikasleak, egoera sozioekonomiko ahulean egonik, 2016-2017 ikasturtean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Oinarrizko Lanbide Heziketa egiten dutenak.

Bigarrena.–Xedea.

Diru baliabideak esleitzea, Curriculum Egokituko Programak emateko baimenduta egonik, behar ekonomikoak dituzten ikasleak eskolatzen laguntzen duten ikastetxe itunduei eta entitateei, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 80. artikuluari jarraikiz.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Esteka honetan eskura daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/4418/Ayuda-al-alumnado-de-centros-concertados-en-situacion-socioeconomica-desfavorable-(Curso-2016-2017)

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honen xedeko diru baliabideen finantzaketa 413.000 eurokoa izanen da, guztira.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Curriculum Egokituko Programak emateko baimenduta egonik, aipatu ezaugarriak dituzten ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxe itunduek eta entitateek deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztuko dute, hura departamentu honetako Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalari zuzenduta, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epean.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 10ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F1610042