175. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Hirigintzako Udal Planean, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko UC34 unitateari dagokiona. Behin betiko onespena

Iragarki honen bidez jakinarazten da Eguesibarreko Udalak, 2016ko uztailaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi duela aldaketa Hirigintzako Udal Planean, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko UC34 unitateari dagokiona. Ondokoa da, hitzez hitz, aldaketa horren arauen edukia:

Proposamena UC34 unitatearen planoa aldatzean datza, unitate horren muga aldatuz, Eguesibarko Udal Planeko Hirigintzako Arau Partikularretako 3.6 agiriko 34. artikulua aldatu gabe.

UC34 unitatea Eguesibarko Udal Planeko Ibirikuko Antolamendu, Sailkapen eta Kudeaketaren 3.2 planoan mugatzen eta definitzen da, eta Araudi Partikularretako 34. artikuluan arautzen da. Ekipamendutarako erabilera duen unitate bat da, erabat urbanizatua dagoena eta ekipamenduetarako eraikinak badituena.

Eguesibarko Udal Planeko Ibirikuko Antolamendu, Sailkapen eta Kudeaketaren planoan UC34 unitatea ez dago erabat mugatua. Nahasgarria izan daitekeen arren, multzo osoa jabetza pribatutzat har daiteke.

Proposamena da UC34 unitatea mugatzea egungo ekipamenduetarako eraikinekin, eta unitatearen gainerako azalera eremu publikotzat hartzea. Egun jabetza pribatu gisa sailkatua dagoen eremu bat eremu publiko gisa sailkatua egotera aldatu da.

Jendaurrean jartzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko eta, era berean ohartarazten da behin betiko onetsi beharreko egintzaren aurka hiru errekurtso hauetako bat para daitekeela: berraztertzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, agindua eman duen organo berari zuzendua, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aitzina; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean iragarki hau argitaratzen denetik aitzina; eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, dagokion jurisdikzioko eskumena duen organoari zuzendurik, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eta onetsi beharreko araudiaren aurka, azken bi errekurtso horietako edozein para daiteke.

Sarrigurenen, 2016ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1610018