2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, 2016ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2016ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela indarra duen plantillako aldaketa, Udaltzaingoko inspektoreordearen lanpostua sortzeko. B mailakoa da, barne igoeran betetzekoa eta %23,56ko ordainsari osagarria eta %25eko berariazkoa dauzka.
Espedientearen jendaurreko epean ez da alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat joko da aldaketa hori.
Sarrigurenen, 2016ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1609982