2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa Hasierako onespena
Udalak, 2016ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
“Udal hilerrian 18 kolunbario eraiki dira berriki, eta subjektu pasiboek zer tasa ordaindu behar duten ez da zehaztu Udal hilerriaren erabilera eta erabilera horren eta hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantzan. Hortaz, tasa hori zehaztu beharraz, aldatu egin beharra dago hizpide dugun ordenantza.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriz, Udalbatzako bederatzi kideetatik bertaratutako seiek aho batez
ERABAKI DUTE:
1.–Hasiera batean onestea jarraian adieraziko den aldaketa honako honen tasen eranskinean: Ordenantza, arautzen dituena udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeagatik eta han ematen diren zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak. Aldaketa honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratzen denetik. Hona hemen:
5. epigrafea. Lehen 25 urterako kolunbarioak: 250,00 euro.
Luzapenak: eskubide berak.
2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo bidezko interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Jendaurreko epe hori alegaziorik gabe iraganez gero, behin betiko onetsitzat joko da eta irmoa izanen da administrazio bidean.
Erabaki honen aurka, bide administratiboan irmoa denetik, errekurtso hauetako bat paratu ahalko da:
1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).
Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.
Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.
2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”
Sesman, 2016ko ekainaren 2an.–Alkatea, Pedro Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1610024