175. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Herrilurretako lurzatien okupaziorako baldintza-agiria

Muruzabalgo Udalak, 2016ko irailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Muruzabalgo ur hornidurako hodi nagusiarekin herrilurrak okupatzeko baimena, Iruñerriko Mankomunitatearen alde. Era berean onetsi diren baldintza-agirian eta proiektu teknikoan zehazten dira okupaziorako baldintzak, ibilbidea eta luzera, Muruzabalgo herrilurretako lurzati hauetan: mugape honetako landalurreko ondasunen Katastroko 4. poligonoko 373, 395, 398, 401 eta 402. lurzatiak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Muruzabalen, 2016ko irailaren 2an.–Alkate udalburua, José Ignacio Valencia Garrues.

Iragarkiaren kodea: L1610050