2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Alkatetza beste baten esku uztea
Kontuan hartuz alkatea udalerritik kanpo egonen dela oporrengatik 2016ko abuztuaren 14tik 20ra eta 27tik 31ra, biak barne, alkateordeetako bat izendatu behar da ordezkoa izan dadin udalerritik kanpo naizen bitartean.
Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluan ezarritako aginduak.
Erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.b) artikuluak legez ematen didan ahalmena,
EBATZI DUT:
Lehena.–Edorta Beltzunegi López lehen alkateordea alkatearen ordezko izendatzea, herritik kanpo nagoen bitartean jardun dezan, 2016ko abuztuaren 14tik 20ra eta 27tik 31ra, biak barne.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.
Uharten, 2016ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1609986